PUMPS & VALVES, arazo teknikoetarako konponbide zehatzak

Azoka-kontzeptu oso espezializatua eta bisitarien beharrei egokitua.

PUMPS & VALVES azokan topatuko duzun eskaintza zabalari esker, zure bisitak merezi egingo du, eta egunean egongo zara azken teknologiei dagokienez; gainera, aukera ona izango da zure ezagutzak aberasteko eta hornitzaileak ezagutu eta haiekin biltzeko, epe laburrean harremanak egin ahal izanda. Negozioen egunerokoan, zenbait aste beharko zenituzke emaitza berak lortzeko.

P&V azokaren antolakuntzatik, zure bisitari eskainiko diozun denborari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizun tresna bat jarri dugu zure eskura. Ezagutu gure on-line plataformaren bidez (Erakusketarien Direktorioa) edizio honetan ezagutu ahal izango dituzun zure jarduera-sektoreko enpresa interesgarrienak, nobedadeak eta deskribapenak, osagaiak, osagarriak eta zerbitzuak.

Aukera bikaina zure egungo hornitzaileak bisitatzeko eta etorkizunean izan litezkeenekin alderatzeko.

Era berean, eskura daukazu gure ostatu eta joan-etorri zerbitzua, pack-formatuan prezio bereziak eskaintzen dituena.

Sektore erakusketariak

  • Ponpa industrialak
  • Ekipo eta osagai elektrikoak
  • Kontroleko balbulak
  • Balbulak
  • Junturak
  • Iragazkiak eta iragaztea
  • Konpresoreak
  • Trukagailuak
  • Hodiak eta pipelinak
  • Neurketarako, testerako eta kontrolerako teknologiak eta ekipamenduak
  • Ekipamendu hidraulikoak
  • Tankeak/Presio-ekipoak
  • Industriarako zerbitzuak
  • Prozesatzeko ekipoak