Emica Bombas, aurrerapausoa bonba zentrifugoen sektorean

Abanto-Zierbenan finkatutako enpresa 40 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, eta bere bonben digitalizazioan eta iraunkortasunean oinarritzen du bere lana.

Bonbak konpontzen dituen enpresa bat izatetikbirmanufakturak egiten dituen enpresa eta ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren alde egiten duen enpresa bihurtzeraEmica Bombas 1899an sortu zen Bilbon bonba zentrifugoak, aireztapena eta orokorreko makineria merkaturatzeko xedearekin. Gaur egun Abanto-Zierbenan du egoitza eta iaz bertan ospatu zuen bere 120. urteurrena. ETE honek 50 langile inguru ditu, eta, Jon Ander Aguirrebengoa zuzendari nagusiaren esanetan, “enpresa multinazionalen aurka lehiatzen den produktu sendo eta fidagarria duen familia enpresa da”. 

Aguirrebengoaren arabera, Bizkaiko konpainia honen ezaugarri nagusia egokitzeko gaitasuna da. Emica Bombasek, bere ibilbidean zehar, barneko eta kanpoko krisi askori egin die aurre, eta, jakina, Covid-19ak sortutako krisiak ere eragina izan du. Urte batzuetako hazkundearen eta nazioartekotzearen ondoren, berrogei herrialde baino gehiagotan dagoela aipatu beharra dago, datozen urteotan merkatuaren suspertze adimendun eta jasangarrirako plan estrategiko batean murgilduko dira. 

Digitalizazioan eta iraunkortasunean zentratuta, Ihobe bezalako eragileekin lan egiten dute ekonomia zirkularra sustatzeko. “Lehen, bezero batek bonba batengan lan egitea eskatzen zigunean, konpondu egiten genuenorain birmanufakturatu egiten dugu. Bonbak jatorrian zuen kalitate bera edo handiagoa izatea bermatzen dugu horrela “, adierazi du Aguirrebengoak. Bizkaiko enpresak bere bonben sendotasuna ere nabarmendu du, 30 edo 40 urte arteko bizitza izan duten adibideak baitaude. 

Bere produktuen artean bonba zentrifugoak aurki daitezke, horizontalak zein bertikalak edo kamara zatitukoak, ura, energia edo industria bezalako sektore ezberdinetan erabiltzen direnak. Aurten bertan merkaturatu duten berrikuntza bat bonba magnetikoa da. Bonba hau, mekanikoki bonbari eta motorrari soldatuta dagoen ardatz bat izan beharrean, modu magnetikoatrakzionatzen da, fluidoaren esparruan sistema hermetiko bat sortuz. Horrela, ihesirik gabeko sistema bat bermatzen da. 

Emica Bombasek hiru salmenta-ardatz nagusi ditu. Industria nazionala, nazioarteko banaketa eta nazioarteko proiektuetarako ekipoen hornidura. Txilen, Egipton edo Arabiar Emirerrietan banatzaileak ditu, eta AccionaArcelor edo Grupo Celsa bezalako bezero nazionalak ditu. 

Etorkizunari begira “fluidoak bonbatzeko beharrak presente jarraituko du. Etengabeko aldaketan bizi gara, eta egokitzeko beharra gero eta handiagoa da. Emican eta sektore osoan, oro har, dugun erronkarik handiena 4.0 industriarantz aurrera egitea da, zehazki monitorizazio prozesuetan “, azpimarratu du Jon Ander Aguirrebengoak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

 

Fuente: SPRI

-ek idatzirik|2020-11-02T10:42:52+01:002 de azaroa de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top