Ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da, +INDUSTRY azokaren baitan, irismena sektore bisitari berrietara zabalduta
Pumps & Valvesek seigarren edizioa egingo du 2025eko ekainaren 3tik 5era bitarte Bilbao Exhibition Centren. Azoka hori industria arloko nazioarteko erreferentziazko foroa da. Edizioz edizio, Pumps & Valvesen hainbat herrialdetatik iritsitako enpresa erakusketari liderrek hartzen dute parte: Italia, Estatu Batuak, Alemania, Portugal eta Espainia. Ikuspegi global horri esker, partaideek gertu-gertutik ezagut ditzakete merkatuko joera aurreratuenak eta, aldi berean, mundu mailako lankidetzak eta sinergiak sortzeko ingurune egokia sortzen da.
2025 urtera begira, azoka plataforma espezializatua izango da eta, bertan, produktuen erakusketa ezagutza trukatzeko eta networkingeko espazioekin bateratuko da. Ekitaldi horretan, fabrikatzaileek eta banatzaileek beren azken berrikuntzak erakusteko aukera izango dute. Hala, Pumps & Valves sektoreko profesionalentzako ezinbesteko hitzordu bihurtuko da.
Kanpaina orain gutxi jarri dugu abian eta dagoeneko enpresa esanguratsu batzuk baieztatu dute bertan izango direla: PEKOS, TÉCNICA DE FLUIDOS, DAUNERT, RONA, ATEI eta CHISUN. Erakusketako eskaintzak sektore ugari biltzen ditu: ponpa industrialak, kontrol-balbulak, prozesamenduko ekipamenduak eta ekipamendu hidraulikoak, junturak, zigilatzaileak, hodiak eta zerbitzu industrialak eta abangoardiako soluzio teknologikoak.
Eskaintza zabal horrek, aldi berean, funtsezko sektore erabiltzaileak erakarriko ditu: uren tratamendua, ingeniaritza, metalak, kimika eta petrokimika, energia, oil&gas, elikadura eta edariak, papera eta paketatzea. Horiei guztiei, gainera, beren prozesuak optimizatu eta industria arloko lehiakortasunarekin lotuta gero eta handiagoak diren eskakizunetara egokitu nahi duten sektore berriak ere gehituko zaizkie: ehungintza, elikadura eta kosmetika. Pumps & Valves, gainera, Smart Manufacturingaren arloko Espainiako topaketa handienaren, +INDUSTRY azokaren, baitan egingo da.
+ INDUSTRY 2025EK IRISMENA HANDITU DU
Industriak izandako bilakaerari erantzuna emanez, + INDUSTRY hedapen-prozesuan dago. Horregatik, eta Smart Manufacturingeko bisitari eta sektore guztiak jaso ahal izateko, 2025eko hitzorduak automatizazioko eta robotikako azoka berria, weAR, jasoko du. Industria guztientzako zeharkako egitasmoa izango da.
Hitzordu berri horrekin batera, + INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, dagoeneko sendotuta dauden beste ekitaldi batzuk egingo dira aldi berean: AdditƐD, BeDIGITAL, Maintenance eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu-foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.
Pumps&Valves EASYFAIRSek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta erakunde mailako partner edo bazkide gisa, SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritza) laguntza jasotzen du.

Iruzkin bat utzi