Pumps&Valves jardunaldi teknikoak sektorearen punta-puntako enpresen eskutik

Energiaren munduko industriaren emaitzak hobetzea, zibersegurtasuna, Big Data edo IoT irtenbideak izan dira gaur goizean Pumps&Valves hitzaldien programan jorratu diren gaietatik bertaratutakoen artean interes gehien piztu dutenak. Lehen mailako enpresetako 11 hizlarik hartu dute parte hitzaldietan, gehienak enpresa erabiltzaileen ordezkariak, eta baita enpresa fabrikatzaileenak eta ingeniaritzenak ere.

 “+Industry hazten doa burutzen den ekintza bakoitzarekin, hitzaldiekin, topaketekin eta bisitariekin itxitako akordioekin. Gaur, ponpen, balbulen eta industria prozesuetarako ekipamenduen mundua sakon aztertu dugu goi mailako espezializazioko jardunaldi baten bitartez” adierazi du Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari nagusiak, hitzaldien inaugurazioko ekitaldian. Harrera-ekitaldian Bernardo del Amok ere hartu du parte, Ideas 2 Invoices enpresaren ordezkari gisa.

“Fluidoen prozesatze-ekipamenduen ingeniaritza, operazioa eta konektibitate arloko erronkak eta aukerak” izenburuarekin, TechniPFMC, Air Liquide, Repsol, John Crane Ibérica, Precognize eta Accenture enpresek eman diote hasiera hitzaldien programari. Hartan, euren azken proiektuak eta berrikuntzak aurkeztu dituzte, eta etorkizun hurbilean sektoreak zein erronka izan ditzakeen planteatu dute.

Lehenengo saio horren ondoren, hitzaldien bigarren blokean, ekipoen fidagarritasuna, segurtasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko erronkak eta irtenbide berritzaileak aztertu dira. Haietan hartu dute parte: BP Oil, Inerco, Consorcio de Aguas de Tarragona, General Electric/Pignone eta Petronor enpresek.

Aldi berean, Pumps&Valves azokaren esparruan, OPEN MEETIGS direlakoak egin dira, goi mailako enpresen arteko merkataritza topaketak, alegia. Programa honetara gonbidatutakoen artean Rajesh Babu nabarmendu behar dugu, MEOS CO-ko Account Manager-a, zeina Oil&Gas sektorean jarduten duen konpainia den, Dubaien nagusiki. Haren hitzetan, “topaketak negozioak egiteko eta itun berriak hitzartzeko aukera aparta ematen du”.

-ek idatzirik|2019-06-06T16:21:34+02:006 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top