Pumps&Valves sektoreko enpresa garrantzitsuenen “jakituria” izango du

BEC-en ospatuko da ekainaren 4tik 6ra!

PUMPS&VALVES-en, Nazioarteko ponpa, balbula eta industria lanetarako ekipamendurako azoka, aldi berean ospatuko diren hitzaldietan partehartzea baieztatu dute Air Liquide, Consorcio de Aguas de Tarragona, General Electric, INERCO, John Crane, Accentura eta Technip FMC enpresek. Azoka ekainaren 4tik 6ra izango da Bilbao Exhibition Centre-en.

Hitzaldi-sorta hauek hiru ardatz nagusien inguruan izango dira: Nola aprobetxatu likiduen prozesatzeko ekipoen (ponpa, balbula, hodiak, etab….) konektibitatearen onurak; Erronkak eta erantzun berritzaileak energia eraginkortasuna, fidagarritasuna eta HSE hobetzeko; eta Ingeniaritzaren erronkak eta lanak instalakuntza kritiko eta prestakuntza altuentzat. Bakoitzaren barruan hitzaldi ezberdinak egongo dira gaurkotasuneko gaien inguruan IOT, big data eta zibersekuritatea, besteak beste.

Gainera aurreko urteetan bezala INNOVATION WORKSHOPS ospatuko dira, mintzaldi laburrak erakusketaren erdialdean, aukera emango dietenak enpresei bere berriak eta esperientziak aurkezteko bere knowhow-a zabalduz.

Enpresa erakusle aipagarri bezala Técnica de Fluidos, Busch, Iberica, Watson-Marlow, Iwaki, Atlas Comercial Industrial, Rona, Pekos Group, Vorkauf eta Atei daude beste batzuen artean eta europako herrialde ezberdinetatik etorritako beste batzuk. Enpresa hauek gehien bat prozesamendu ekipo, balbula eta kontrol balbula, iragazpen neurketa, test eta kontrol ekipamendu eta teknologiaren ekoizleak eta banatzaileak dira.

Bisitari moduan bere bertaratzea baieztatu dute Acciona Agua, Repsol, Bridgestone España, Praxair, CLH, Bahia Bizkaia Gas, Derivados del Fluor, Sidenor eta Conservas Palacio, beste hainbat erabiltzaile handien artean.

Aurten, nobedade moduan, OPEN MEETINGS ospatuko dira, topaketa komertzialak enpresen artean, horietarako gonbidapen prozesuan daude zenbait VIP erosle, enpresa erakusleak aurkeztutako interesen arabera hautatuak bertaratu daitezen.

Aldi berean BEC barruan sei azoka industrial ospatuko dira, +INDUSTRY eratuz, fabrikazio-prozesuei eta hornikuntzei buruzko nazioarteko topaketa handiena, alegia. Hornitzaileen mila enpresatik gora hartuko dute parte nazioarteko zazpi azoka biltzen dituen ibilbide bakar honetan: Subcontratación, fabrikaziorako prozesuen eta ekipamenduen inguruan; Addit3D, fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa; BeDigital, industriari aplikatzeko teknologia digitalen ingurukoa; Fitmaq, aukerako eta bigarren eskuko makina-erremintaren ingurukoa; Industry Tools by Ferroforma, industriarako hornikuntzei eta tresneriari zuzendua; Maintenance, mantentze-lanen eta azpiegituren profesionalentzako networking-a; eta Pumps & Valves, industria prozesuetarako ponpa, balbula eta ekipamenduen sistementzako irtenbideei buruzkoa.

-ek idatzirik|2019-03-25T12:23:16+01:0025 de martxoa de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top