BEC-ek bigarren saria lortu du UFI-ren nazioarteko kartel lehiaketan, Pumps&Valves ekitaldiaren sormenarekin

Ekitaldiak sustatzeko kategorian

UFIk, Azoka Industriaren Elkarte Globalak, Nazioarteko Kartel Lehiaketaren XXV. edizioaren irabazleak ezagutzera eman berri ditu Bulgariako, Plovdiveko Nazioarteko Azokekin batera.  Sari horien helburu nagusia azoka-marketin modernoaren sormena eta originaltasuna omentzea da, hainbat alderdi kontuan hartuta, hala nola adierazpen-bideen originaltasuna, diseinu kontzeptuala, eraikuntza kromatikoa, aurkezpena, sakontasuna eta jatorrizko formak. Ildo horretan, epaimahaiko zazpi kideek sakon aztertu zituzten bi kategoriatan banatu ziren proposamenak: sustapen generikoa eta ekitaldien sustapena.

Bigarren kategorian, “Pandemia osteko susperraldian zuzeneko topaketen balioari buruzko azoka-industriaren sustapena” izenekoan, PUMPS&VALVES 2023, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokak, Easyfairs eta BEC-ek antolatua, bigarren saria lortu du bihotz forma hartzen duten hainbat balbula eta hodiren inguruan sortutako diseinuarekin, giza faktoreak industria aurreratuan eta azoka-industrian, topaketen industria nagusian, duen garrantzia agerian uzteko.

Hain zuzen ere, giza faktoreak industrian funtsezko lekua duelako maila guztietan, eta pertsonak prozesu, berrikuntza eta lorpen bakoitzaren motorra direlako, irudiak, gainera, bihotz baten eta PUMPS&VALVES azokaren arteko antzekotasunaren metafora erakusten du. Bi testuinguruetan, balbulek eraginkortasun, segurtasun eta errendimendu optimoari eusteko duten funtsezko funtzioa erakusten dute, bai sistema industrialetan, zein giza gorputzaren funtzionamendu integralean. Sormena Trupp agentziak sortu du, joan den ekainean Bilbao Exhibition Centren egin zen ekitaldiaren bosgarren ediziorako.

Lehenengo sariaren kartel irabazlea “PharmaLytica” izan da, Informa Markets India-k aurkeztua. Horrez gain, parte hartu duten eta haien lana aintzatetsi duten entitateen artean daude Comexposium Paris, GL Events Shanghai, IFEMA Madrid, Belgradoko Azoka eta Messe Dusseldorf India Pvt Ltd.

Lehiaketari eta kartel irabazleei buruzko informazio gehiago

-ek idatzirik|2023-09-27T14:31:33+02:0026 de iraila de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top